9 Bildotsak bosgarren zigilua ireki zuenean, Jainkoaren mezuarengatik eta eman zuten testigantzagatik hildakoak ikusi nituen aldare azpian bizirik.
10 Ozenki egiten zuten deiadar, esanez: «Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?»
11 Orduan, bakoitzari jantzi zuri bana eman eta oraino apur batez itxaroteko esan zien Jainkoak, harik eta beraiek bezala hilko zituzten zerbitzukide eta senideen kopurua osatu arte.
12 Gero, Bildotsak seigarren zigilua ireki zuenean, lurrikara izugarria gertatzen zela ikusi nuen. Eguzkia zurda-oihala bezain beltz jarri zen eta ilargia odola bezain gorri;
13 zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala;
14 zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak oro beren lekutik aldatu ziren;
15 lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak, eta gizaki oro, esklabo nahiz libre, hartzulo eta mendiko haitzarteetan ezkutatu ziren.