13 Orduan, zaharretako bat mintzatu zitzaidan, esanez:—Soineko zuriz jantziak dauden horiek, zein dira eta nondik datoz?
14 Nik erantzun nion:—Ene Jauna, zeuk jakingo duzu.Hark esan zidan:—Larrialdi handitik datozenak dira horiek; beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituzte eta zuritu.
15 Horregatik, Jainkoaren tronu aurrean daude, gau eta egun hura bere tenpluan zerbitzatzen, eta tronuan eseria dagoena horiekin biziko da.
16 Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko,
17 tronuaren erdian dagoen Bildotsak bazkatuko baititu eta ur biziko iturburuetara gidatuko; begietako malko guztiak xukatuko dizkie Jainkoak.