3 esanez: «Ez hondatu lurra, ez itsasoa, ezta zuhaitzak ere, harik eta gure Jainkoaren zerbitzariak bekokian zigiluz markatu arte».
4 Zigiluz markatuak zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila, israeldar leinu guztietarik hartuak:
5 Judaren leinutik hamabi mila zigilatu;Rubenen leinutik hamabi mila;Gaden leinutik hamabi mila;
6 Aserren leinutik hamabi mila;Neftaliren leinutik hamabi mila;Manasesen leinutik hamabi mila;
7 Simeonen leinutik hamabi mila;Lebiren leinutik hamabi mila;Isakarren leinutik hamabi mila;
8 Zabulonen leinutik hamabi mila;Joseren leinutik hamabi mila;Benjaminen leinutik hamabi mila zigilatu.
9 Ondoren, gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutik, soineko zuriz jantziak eta palma-adarrak eskuetan.