7 Simeonen leinutik hamabi mila;Lebiren leinutik hamabi mila;Isakarren leinutik hamabi mila;
8 Zabulonen leinutik hamabi mila;Joseren leinutik hamabi mila;Benjaminen leinutik hamabi mila zigilatu.
9 Ondoren, gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutik, soineko zuriz jantziak eta palma-adarrak eskuetan.
10 Eta ahots handiz egiten zuten deiadar:«Tronuan eseria dagoengure Jainkoari eta Bildotsarizor diegu salbamena».
11 Tronu, zahar eta lau izaki bizidunen inguruan zutik zeuden aingeru guztiak ahuspeztu egin ziren tronuaren aurrean eta Jainkoa adoratu zuten,
12 esanez:«Amen. Bedeinkazioa, aintza,jakinduria, esker ona, ohorea,ahalmena eta indarragure Jainkoari menderen mendetan.Amen».
13 Orduan, zaharretako bat mintzatu zitzaidan, esanez:—Soineko zuriz jantziak dauden horiek, zein dira eta nondik datoz?