1 Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin zen zeruan ordu erdi batez edo.
2 Gero, Jainkoaren aurrean zutik zeuden zazpi aingeruak ikusi nituen; eta Jainkoak zazpi turuta eman zizkien.
3 Etorri zen, orduan, beste aingeru bat eta aldare ondoan gelditu zen; urrezko intsentsu-ontzi bat zeraman, eta lurringai asko eman zioten, tronu aurrean zegoen urrezko aldare gainean Jainkoaren herriaren otoitzekin batera eskaintzeko.
4 Eta aingeruaren eskutik Jainkoaren aurrera igo zen intsentsuaren kea, Jainkoaren herriaren otoitzekin batera.
5 Ondoren, aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren.