4 Lurreko belarra, barazkiak eta zuhaitzak ez hondatzeko agindua eman zitzaien, baizik eta zigiluaren marka bekokian ez zeramaten gizakiak bakarrik.
5 Ez zitzaien hiltzeko baimenik eman, baina bai bost hilabetez oinazetzekoa. Horiek emandako oinazea eskorpioien ziztadarena bezalakoa da.
6 Egun haietan gizakiak heriotzaren bila ibiliko dira, baina ez dute aurkituko; hil nahiko dute, baina heriotzak ihes egingo die.
7 Gudurako prest dauden zaldien itxura zuten matxinsaltoek; buruan urrezkoak bezalako koroak zeramatzaten; aurpegiak giza itxurakoak zituzten,
8 ile-adatsa emakumeena bezalakoa, eta hortzak lehoiarenak bezalakoak;
9 burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten, eta hegal-hotsa gudura zalapartaka doazen zalgurdi askoren zarata bezalakoa zen;
10 eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak: eta isatsekin gizon-emakumeak bost hilabetez hondatzeko ahalmena zuten.