6 Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten:—Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?
7 Jesusek erantzun zien:—Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea.
8 Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino.
9 Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte.
10 Oraindik zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizaseme azaldu zitzaizkien ondoan,
11 eta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro».
12 Orduan, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik —mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas —.