11 zerua zabalik ikusi zuen eta oihal handi baten antzeko zerbait, lau puntetatik zintzilik, lurreraino jaisten.
12 Mota guztietako lauoineko, narrasti eta hegaztiak zituen barruan.
13 Eta mintzo batek esan zion:—Ea, Pedro! Hil eta jan.
14 Pedrok erantzun zuen:—Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik jan.
15 Eta mintzoak bigarrenez esan zion:—Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik.
16 Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren zerura jaso zuten gauza hura.
17 Pedro ikuskari hark zer esan nahi ote zuen asmatu ezinik zegoen. Hartan, Simonen etxeaz galdezka ibili ondoren, atarian agertu ziren Korneliok bidalitako gizonak,