20 Jaitsi berehala eta zoaz beroriekin kezkarik gabe, neuk bidali dizkizut eta».
21 Jaitsi zen Pedro haiengana, eta esan zien:—Neu naiz bilatzen duzuena. Zerk ekarri zaituzte hona?
22 Haiek erantzun zioten:—Kornelio ehuntariaren partetik gatoz. Gizon zuzena da eta Israelen Jainkoa gurtzen duena, eta judu guztien artean izen onekoa. Jaunaren aingeruak agindu dio, zu bere etxera eramateko eta zure hitzak entzuteko.
23 Orduan, etxean sartu eta ostatu eman zien Pedrok.Biharamunean, beraiekin abiatu zen, Jopeko zenbait senide lagun harturik.
24 Hurrengo egunean Zesareara iritsi ziren. Kornelio zain zegoen, bere ahaideak eta adiskiderik minenak bildurik.
25 Pedro sartzera zihoala, Kornelio bidera atera zitzaion eta oinetara ahuspeztu.
26 Baina Pedrok zutiarazi egin zuen, esanez: «Altxa zaitez, gizaki hutsa naiz ni ere».