18 Hau entzutean, baretu egin ziren entzuleak eta Jainkoa goretsi zuten, esanez: «Jentilei ere eman die, beraz, Jainkoak bizira daraman bihozberritzea!»
19 Bitartean, Esteban hil zutenean sortutako erasoaldikoan sakabanatu ziren fededunak Fenizia, Zipre eta Antiokiaraino heldu ziren; juduei baizik ez zieten, ordea, mezua iragartzen.
20 Baina haien arteko batzuk, Zipreko eta Zirenekoak, Antiokiara heldu zirenean, jentilei ere Jesus Jaunaren berri ona iragartzen hasi ziren.
21 Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren.
22 Jerusalemgo eliz elkarteak honen guztiaren berri jakin zuen, eta Bernabe bidali zuten Antiokiara.
23 Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien.
24 Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko elkartu zitzaion Jaunari.