27 Esnatu zen kartzelazaina eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko, presoek ihes egin zutelakoan.
28 Baina Paulok deiadar egin zion:—Ez egin kalterik zeure buruari, denok hemen gaude eta.
29 Kartzelazainak argia eskatu zuen eta, arrapaladan barrura sarturik, Pauloren eta Silasen oinetan ahuspeztu zen, beldurrez dar-dar.
30 Gero, kanpora atera zituen eta galdetu:—Jaunak, zer egin behar dut salbatzeko?
31 Haiek erantzun zioten:—Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete.
32 Eta Jaunaren mezua iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei.
33 Gau-ordu hartan bertan, kartzelazainak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.