20 Hauek denbora gehiago beraiekin gelditzeko eskatu zioten arren, hark ezezkoa eman zien;
21 baina agurtzean esan zien: «Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun».Efesotik ontziz atera
22 eta Zesarean lehorreratu zen; handik Jerusalemgo eliz elkartea agurtzera igo zen eta gero Antiokiara jaitsi.
23 Antiokian denboraldi bat egin ondoren, berriro atera eta Galazian eta Frigian barrena joan zen, ikasle guztiak gogoberotuz.
24 Apolo izeneko judu bat iritsi zen garai hartan Efesora; izatez Alexandriakoa zen, hizlari bikaina eta Liburu Santuetan oso aditua.
25 Jaunaren bideari buruz ongi eskolatua zegoen; kartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik ezagutu ez arren.
26 Apolo, bada, sinagogan ausarki hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea.