3 eta, ogibide bera zutenez —oihal-etxolagileak ziren—, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean.
4 Larunbatero hitz egiten zuen Paulok sinagogan, eta bai juduak, bai greziarrak, sinesmenera ekartzen saiatzen zen.
5 Silas eta Timoteo Mazedoniatik etorri zirenean, Paulok mezuaren predikuari eman zion erabat, Jesus zela Mesias juduen aurrean aitortuz.
6 Baina juduek kontra egiten baitzioten eta irainka erantzuten, Paulok, jantziak astinduz, esan zien: «Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Aurrerantzean jentilengana joango naiz».
7 Sinagogatik alde egin eta Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil baten etxera joan zen; Tizio Zuzen zeritzan eta sinagoga ondoan zuen etxea.
8 Krispok, sinagogako buruzagiak, eta beronen etxeko guztiek Jaunarengan sinetsi zuten; Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.
9 Gau batez, honela esan zion Jaunak Paulori ikuskari batean: «Ez izan beldurrik, jarraitu hitz egiten isildu gabe.