11 eta denok, judu eta juduberri , kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu».
12 Harriturik eta zer pentsa ez zekitela, «Zer da hau?» galdezka ari ziren elkarren artean.
13 Beste batzuek, aldiz, honela zioten isekaz: «Edanak daude».
14 Orduan, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, honela hitz egin zien: «Juduok eta Jerusalemen zaudeten guztiok: entzun arretaz nire hitzak, otoi, hemen gertatzen denaz ongi jabe zaitezten.
15 Hauek ez daude edanda, zuek uste bezala, goizeko bederatziak besterik ez baitira oraindik.
16 Ez, baizik eta Joel profetak esan zuena ari da hemen gertatzen:
17 «Hau dio Jainkoak: Azken egunetan neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen gazteek ikuskariak izango, zuen zaharrek ametsak egingo.