30 Baina profeta zen eta bazekien hark Jainkoak zin eginez hitzeman ziona: beraren odoleko bat ezarriko zuela bere tronuan.
31 Beraz, aurrez ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta honetaz mintzo zen hau esatean: ez zuela Jainkoak Herio Leizera botako eta ez zela haren gorputza hilobian galduko.
32 Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko.
33 Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik, hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena.
34 David ez zen zerura igo; hala ere, hau dio: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,
35 zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.
36 «Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».