29 «Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak sartuko direla zuen artera.
30 Zuen artetik ere aterako dira batzuk irakaspen okerrak zabalduz, ikasleak beren atzetik eramateko.
31 Zaudete erne, bada, eta eduki gogoan, hiru urtez gau eta egun aspertu gabe jardun dudala zuetako bakoitzari negar-malkoz aholkuak ematen.
32 Eta orain Jainkoaren eskuetan eta haren onginahizko mezuaren babesean uzten zaituztet; hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.
33 «Ez dut inoren zilar-urrerik edota jantzirik irrikatu izan.
34 Ongi dakizue esku hauek irabazi dutela niretzat eta neurekin nituenentzat beharrezko guztia.
35 Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino”».