3 Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen ontziak bere karga.
4 Hango ikasleen bila joan ginen eta astebetez beraiekin gelditu; Jerusalemera ez igotzeko esan zioten haiek Paulori Espirituaren eraginez.
5 Baina, astea igaro ondoren, geure bidaiari jarraitu genion. Hiritik kanporaino lagundu ziguten haiek denek, beren emazte eta haurrekin. Hondartzan otoitz egin genuen belauniko;
6 gero, elkarri agur egin ondoren, ontzira igo ginen, eta haiek etxera itzuli.
7 Gu Tirotik Ptolemaidara joan ginen, hala geure itsasbidea bukatuz. Han senideak agurtu genituen eta egun osoa eman genuen beraiekin.
8 Biharamunean atera eta Zesareara heldu ginen. Han, apostoluen zazpi laguntzaileetako bat zen Felipe misiolariaren etxera joan ginen, eta bertan gelditu.
9 Hark profezi dohaina zuten lau alaba ezkongabe zituen.