5 Apaiz nagusiak eta herriko zahar guztiek aitor dezakete hau; izan ere, beraiek eman zizkidaten Damaskoko senideentzat gutunak eta hara jo nuen, aurkitzen nituenak Jerusalemera preso ekartzeko, zigor zitzaten.
6 «Banindoan, beraz, eta, Damaskora hurbildua nintzela, eguerdi aldera, bat-batean zerutiko argi bizi batek distiraz inguratu ninduen.
7 Lurrera erori nintzen, eta mintzo hau entzun nuen: “Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?”
8 “Nor zaitut, Jauna?” galdetu nuen nik. Eta erantzun zidan: “Jesus Nazaretarra naiz, zuk pertsegitzen duzuna”.
9 Nire lagunek argia, bai, ikusi zuten, baina ez zuten entzun mintzo zitzaidanaren ahotsik.
10 Nik galdetu nuen: “Zer egin behar dut, Jauna?” Eta Jaunak erantzun: “Jaiki, zoaz Damaskora, eta han esango dizute Jainkoak zuretzat ezarria daukan egiteko guztia”.
11 Eta, argi haren distiraz itsu bainengoen, lagunek eskutik hartuta eraman ninduten Damaskora.