8 “Nor zaitut, Jauna?” galdetu nuen nik. Eta erantzun zidan: “Jesus Nazaretarra naiz, zuk pertsegitzen duzuna”.
9 Nire lagunek argia, bai, ikusi zuten, baina ez zuten entzun mintzo zitzaidanaren ahotsik.
10 Nik galdetu nuen: “Zer egin behar dut, Jauna?” Eta Jaunak erantzun: “Jaiki, zoaz Damaskora, eta han esango dizute Jainkoak zuretzat ezarria daukan egiteko guztia”.
11 Eta, argi haren distiraz itsu bainengoen, lagunek eskutik hartuta eraman ninduten Damaskora.
12 «Bazen han Ananias izeneko gizon bat; jainkozalea zen legearen arabera eta bertako judu guztien artean izen onekoa.
13 Bila etorri zitzaidan eta, hurbildurik, esan zidan: “Anaia Saulo, ikus ezazu berriro”. Eta, bat-batean, ikusi egin nuen bera.
14 Hark esan zidan: “Gure arbasoen Jainkoak hautatu zaitu, beraren nahia ezagutu, Zintzoa ikusi eta beronen ahotsa zuzen-zuzenean entzun dezazun.