27 «Bidaltzen dizudan gizon hau juduek atxilotu zuten. Eta, hiltzera zihoazela, soldaduekin joan eta atera egin nuen haien eskuetatik, Erromako hiritarra zela jakinik.
28 Zergatik salatzen zuten aztertu nahirik, juduen Biltzar Nagusira eraman nuen.
29 Eta ikusi dut, beren legeko zenbait gorabeheragatik salatzen dutela, baina ez duela heriotza edo kartzela merezi duen errurik.
30 Eta honen kontra zelata bat prestatua dutela jakin dudanez, zuri bidaltzen dizut lehenbailehen, aldi berean salatzaileei adierazten diedalarik zure aurrean agertu behar dituztela beren salakuntzak».
31 Agindu bezala, soldaduek Paulo hartu eta Antipatrisera eraman zuten gauez.
32 Biharamunean, zaldizkoei Paulorekin joaten utzirik, beraiek kuartelera itzuli ziren.
33 Zesareara iritsi zirenean, zaldizkoek gobernariari gutuna eman eta Paulo aurkeztu zioten.