1 Handik bost egunera, Ananias apaiz nagusia Zesareara jaitsi zen, zahar batzuekin eta Tertulo zeritzan abokatu batekin. Eta Pauloren aurkako salakuntza azaldu zioten gobernariari.
2-3 Deitu zioten Paulori, eta Tertulok honela hasi zuen salakuntza: «Felix agurgarria, zuri esker eta zuk zeure arduraz nazio honen onerako egin dituzun hobekuntzei esker, bakerik ederrenean bizi gara. Eta esker onez beterik gaude guztiarengatik beti eta nonahi.
4 Ez zintuzket gehiegi nekatu nahi, baina entzun gaitzazu, otoi, unetxo batean, ohi duzun bihotz onez.
5 Gizon hau guztiz galgarria dela ikusi dugu; mundu guztiko juduen artean sesioak pizten ari da, eta berau da nazaretarren sektako buru;
6 tenplua bera ere kutsatu nahi izan du, eta horregatik atxilotu dugu. (
6b-7 ).