14 Eta egun asko egin baitzituzten han, Festok Pauloren arazoaren berri eman zion erregeari, esanez: «Badut hemen Felixek preso utzi zuen gizon bat.
15 Jerusalemera joan nintzenean, juduen apaizburu eta zaharrak beraren aurka auzia jartzera etorri zitzaizkidan, kondenatzeko eskatuz.
16 Nik erantzun nien, erromatarren artean ez dela ohitura inor errudun jotzea, lehenbizi bere salatzaileekin aurrez aurre hizketatu gabe, eta leporatzen zaionari buruz defendatzeko aukera eman gabe.
17 Beraz, nirekin Zesareara etorri ziren haiek eta, hurrengo egunean, batere luzapenik gabe, auzi-mahaian eseri nintzen eta gizon hori ekartzeko agindu nuen.
18 Baina salatzaileak aurkeztu zirenean, ez zioten nik uste nuen okerrik batere leporatu.
19 Beren erlijioari buruzko gorabeherak baino ez zituzten, eta hila den eta Paulok bizi dela dioen Jesus izeneko bati buruzkoak bereziki.
20 Nik ez bainekien auzi hura nondik nora eraman, Jerusalemera joan nahi al zuen galdetu nion, han epai zezaten.