23 «Kartzela arreta guztiaz itxia aurkitu dugu eta zaintzaileak ateetan erne, baina irekitzean barruan ez dugu inor aurkitu».
24 Berria entzunik, tenpluko guardiaburua eta apaizburuak zer gertatu ote zen asmatu ezinik zebiltzan.
25 Hartan, norbait etorri zen albiste honekin: «Kartzelan sartu zenituzten gizonak tenpluan daude eta herriari irakasten dihardute».
26 Joan zen, orduan, guardiaburua bere mutilekin eta ekarri egin zituen, baina indarrik erabili gabe, herriak harrika emango ote zien beldur baitziren.
27 Biltzar Nagusiaren aurrera eraman zituzten eta apaiz nagusiak esan zien:
28 —Ez al genizuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, ordea, Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.
29 Pedrok eta beste apostoluek erantzun zuten:—Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena.