26 Joan zen, orduan, guardiaburua bere mutilekin eta ekarri egin zituen, baina indarrik erabili gabe, herriak harrika emango ote zien beldur baitziren.
27 Biltzar Nagusiaren aurrera eraman zituzten eta apaiz nagusiak esan zien:
28 —Ez al genizuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, ordea, Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.
29 Pedrok eta beste apostoluek erantzun zuten:—Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena.
30 Gure arbasoen Jainkoak piztu egin du zuek egur batetik zintzilik hil zenuten Jesus.
31 Jainkoak bere eskuinaldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena emateko.
32 Gu gara honen guztiaren lekuko, gu eta esaneko zaizkionei Jainkoak ematen dien Espiritu Santua.