33 Erantzun honek beren onetik atera zituen, eta hil egin nahi zituzten apostoluak.
34 Baina bazen Biltzar Nagusian Gamaliel zeritzan fariseu bat, herri osoan itzal handia zuen lege-irakaslea; apostoluak kanpora ateratzeko agindu ondoren, biltzarrean zutik,
35 honela hitz egin zuen: «Israeldarrok, begira ongi zer egitera zoazten gizon hauekin.
36 Oraindik orain atera zen Teudas ere, norbait bazelako ustetan, eta laurehunen bat gizon bilduak zituen; baina hil egin zuten, eta haren jarraitzaile guztiak sakabanatu egin ziren, eta dena hutsean gelditu.
37 Haren ondoren, erroldatzea egin zen garaian, Judas galilearra* atera zen, eta hainbat jende bereganatu zuen; baina hil egin zuten hura ere, eta jarraitzaile guztiak sakabanatu ziren.
38 Beraz, hona nire aholkua: ez zaiteztela sar gizon hauekin; doazela. Hauen asmoa eta jarduera gizakiengandikoak badira, beren kasa desegingo dira;
39 Jainkoarengandikoak badira, berriz, ezin izango dituzue desegin. Ez dakizuela gerta Jainkoarekin borrokan aritzea!»Haren iritzia onartu zuten.