37 Haren ondoren, erroldatzea egin zen garaian, Judas galilearra* atera zen, eta hainbat jende bereganatu zuen; baina hil egin zuten hura ere, eta jarraitzaile guztiak sakabanatu ziren.
38 Beraz, hona nire aholkua: ez zaiteztela sar gizon hauekin; doazela. Hauen asmoa eta jarduera gizakiengandikoak badira, beren kasa desegingo dira;
39 Jainkoarengandikoak badira, berriz, ezin izango dituzue desegin. Ez dakizuela gerta Jainkoarekin borrokan aritzea!»Haren iritzia onartu zuten.
40 Eta, apostoluak deitu eta zigorkatu ondoren, Jesusi buruz hitzik esatea zorrotz debekatu zieten. Ondoren, askatu egin zituzten.
41 Apostoluak Biltzar Nagusitik pozik atera ziren, Jainkoak Jesusengatik sufritzeko duin aurkitu zituelako.
42 Eta, tenpluan nahiz etxez etxe, etengabe irakasten eta hots egiten zuten Jesus Mesias delako berri ona.