32 Ni zurearbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen.
33 Orduan, Jaunak esan zion: Erantzioinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita.
34 Ongi ikusia dutneure herriaren atsekabea Egipton eta entzunak ditut haren intziriak. Haiek salbatzera etorri naiz. Orain, zatoz hona, Egiptora bidali behar zaitut eta.
35 «Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? esanez israeldarrek ukatu zuten Moises bera bidali zien, bada, Jainkoak buruzagi eta askatzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez.
36 Moisesek atera zituen Egiptotik, egintza harrigarri eta mirariak eginez Egipton, Itsaso Gorrian eta berrogei urtez basamortuan.
37 Moisesek berak esan zien israeldarrei: Ni bezalakoprofeta sorraraziko dizue Jainkoak herritarren artetik.
38 Basamortuko batzarrean, bera izan zen bitarteko Sinai mendian hitz egiten zien aingeruaren eta gure arbasoen artean; berak jaso zituen bizia dakarten hitzak, guri emateko.