18 Bat-batean, begietatik ezkata bezalako batzuk erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriro; berehala, bataiatu egin zen.
19 Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion.Saulo Damaskoko ikasleekin gelditu zen zenbait egunez;
20 gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.
21 Entzuten zioten guztiak txunditurik gelditzen ziren eta zioten: «Ez al da, bada, hau Jerusalemen Jesus delako horri dei egiten diotenak halako amorruz pertsegitzen zituena? Eta ez al da etorri hona, hemengoak ere atxilotu eta apaizburuengana eramateko?»
22 Saulo, ordea, gero eta kementsuago agertzen zen eta nahasturik uzten zituen Damaskoko juduak, argi frogatzen baitzuen Jesus Mesias zela.
23 Handik denboraldi batera, juduek Saulo hiltzea erabaki zuten;
24 baina Saulok haien asmoen berri izan zuen. Eta, bera hiltzeko, juduek hiriko ateak gau eta egun zaindurik zeuzkaten arren,