27 Orduan, Bernabek Saulo berekin hartu eta apostoluei aurkeztu zien. Eta kontatu zien nola Damaskora bidean Saulok Jauna ikusi zuen, nola Jauna mintzatu zitzaion eta nolako ausardiaz hitz egin zuen Damaskon Jesusi buruz.
28 Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zen Saulo Jerusalemen, Jaunari buruz ausardiaz hitz eginez.
29 Greko-hizkuntzako juduekin ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan.
30 Senideek, horretaz jabetzean, Zesareara eraman zuten eta handik Tarsora bidali.
31 Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.
32 Pedro harat-honat zebilen etengabe. Joan zen Lidako fededunak ikustera ere,
33 eta han Eneas zeritzan gizon bat aurkitu zuen, zortzi urte hartan ohatila batean etzana zegoena elbarri.