32 Pedro harat-honat zebilen etengabe. Joan zen Lidako fededunak ikustera ere,
33 eta han Eneas zeritzan gizon bat aurkitu zuen, zortzi urte hartan ohatila batean etzana zegoena elbarri.
34 Pedrok esan zion: «Eneas, Jesu Kristok sendatzen zaitu. Jaiki eta bildu ohea». Bat-batean jaiki egin zen.
35 Lidako eta Saron lautadako guztiek ikusi zuten bera, eta Jaunarengana bihurtu ziren.
36 Bazen Jopen emakume fededun bat, Tabita izenekoa (grekoz «Dorkas» —hau da, «Basahuntza»—). On egitera eta behartsuei laguntzera emana bizi zen erabat.
37 Egun haietako batean, gaixotu egin zen eta hil; eta gorpua, garbitu ondoren, goiko gela batean ezarri zuten.
38 Lida Jopetik hurbil dago, eta ikasleek, Pedro han zela jakinik, bi mandatari bidali zizkioten, lehenbailehen beren hirira etortzeko erregutuz.