20 Hark, orduan:—Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.
21 Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion:—Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.
22 Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe baitzen.
23 Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei:—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!
24 Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere:—Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea.
25 Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26 Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean:—Nor salba daiteke, orduan?