23 Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei:—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!
24 Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere:—Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea.
25 Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26 Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean:—Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:—Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak.
28 Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:—Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko.
29 Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak,