6 Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;
7 horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio,
8 eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino.
9 Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
10 Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek.
11 Jesusek esan zien:—Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;
12 eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.