10 Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua. Gora Jainko gorena!»
11 Jerusalemen, Jesus tenplura joan zen. Eta inguru guztiak ikusi ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin.
12 Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen.
13 Hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia.
14 Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!»Bere ikasleek ere entzun zioten.
15 Heldu ziren Jerusalemera. Tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen.
16 Eta ez zion inori uzten tenpluan barrena ezer eramaten.