8 Askok jantziak zabaltzen zituzten bidean; beste batzuek, berriz, bazterretan bildutako adar-hostoak.
9 Aurretik eta atzetik zihoazenek honela zioten oihuka: «Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
10 Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua. Gora Jainko gorena!»
11 Jerusalemen, Jesus tenplura joan zen. Eta inguru guztiak ikusi ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin.
12 Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen.
13 Hostotan zegoen pikondo bat urrutitik ikusirik, bertara joan zen, ea pikurik aurkitzen zuen; baina ondora iristean, ez zuen hostoa besterik aurkitu, ez baitzen piku-sasoia.
14 Orduan, pikondoari esan zion: «Ez dezala gehiago inork hiregandik fruiturik jan!»Bere ikasleek ere entzun zioten.