1 Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.
2 Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea jasotzera.
3 Baina haiek morroia hartu, jo eta esku-hutsik bidali zuten.
4 Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan zauritu eta irainez bete zuten.