22 Horrela, ondorengorik gabe hil ziren zazpiak. Azkenik, hil zen emakumea ere.
23 Piztuerakoan, hildakoak piztuko omen direnean, noren emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?
24 Jesusek erantzun zien:—Ez ote zabiltzate oker, eta oker, hain zuzen, Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dituzuelako?
25 Izan ere, hildakoak piztean, ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.
26 Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Moisesen liburuan, sutan zegoen sasiaren pasartean, nola esaten dion Jainkoak berak: Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz?
27 Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik. Oker zaudete oso.
28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion:—Zein da agindu guztietan nagusiena?