36 Hona zer dioen Davidek berak Espiritu Santuaren argiz: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean, zure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.
37 «Davidek berak Jauna esaten dio; beraz, nola izan dezake ondorengo?»Jendetza ugariak atseginez entzuten zion.
38 Bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea;
39 gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak.
40 Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».
41 Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen.
42 Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.