4 Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan zauritu eta irainez bete zuten.
5 Beste bat ere bidali zien geroago, eta hil egin zuten. Ondoren, beste asko, eta batzuk jo eta besteak hil egin zituzten.
6 Bazuen oraindik beste norbait, bere seme maitea; eta huraxe bidali zien azkena, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”.
7 Nekazariek, ordea, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk!”
8 Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota zuten.
9 «Zer egingo ote du mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko.
10 Ez al duzue irakurri Liburu Santuetako hura: «Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.