8 Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota zuten.
9 «Zer egingo ote du mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko.
10 Ez al duzue irakurri Liburu Santuetako hura: «Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.
11 Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?»
12 Lege-maisu eta zaharrak Jesus atxilotu nahian zebiltzan, ongi jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina, jendearen beldurrez, utzi eta alde egin zuten.
13 Gero, fariseu eta Herodesen alderdiko batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz.
14 Etorri eta esan zioten:—Maisu, badakigu egiazale zarena eta ez dizuna axolarik inoren zeresanak; zuk, gizakiaren itxurari begiratu gabe, Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez? Ordaindu behar al diogu, bai ala ez?