30 Jesusek erantzun:—Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.
31 Baina Pedrok, gero eta areago:—Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.Eta beste hainbeste zioten denek.
32 Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: «Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean».
33 Pedro, Santiago eta Joan eraman zituen berekin. Ikara eta larria sentitzen hasi zen,
34 eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne».
35 Eta aurreraxeago joanik, lurrean erori eta otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen.
36 Honela zioen: «Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea».