65 Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez: «Asma ezak, profeta!»Guardiek ere masailekoka zerabilten.
66 Pedro beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen.
67 Pedro berotzen ikusirik, begira jarri eta esan zion:—Hi ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen.
68 Baina hark ukatu, esanez:—Ez zekinat zer dionan ere, ez dinat ulertzen.Atarira irten zen, eta oilarrak jo zuen.
69 Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere honela hasi zitzaien:—Hau ere haietakoa diagu.
70 Pedrok berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten:—Bai, haietakoa haiz, noski, galilearra haiz eta.
71 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:—Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori.