11 Baina haiek, bizi zela eta berak ikusi zuela entzutean, ez zioten sinetsi.
12 Gero, beraietako biri agertu zitzaien, beste itxura batez, auzo batera bidean zihoazela.
13 Hauek ere besteei berri ematera itzuli ziren; baina ez zieten sinetsi.
14 Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako.
15 Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei.
16 Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua.
17 Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira,