14 Hamabi izendatu zituen, berarekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko,
15 deabruak botatzeko ahalmena emanez.
16 Hamabi hauek izendatu zituen: Simon —honi Pedro izena jarri zion—,
17 Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia —hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»—,
18 Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote
19 eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.
20 Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.