Markos
Kapituluak 3:20-26
Elizen Arteko Biblia
20Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.
21Jesusen senitartekoak, jakin zutenean, hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela uste baitzuten.
22Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek, berriz, zera zioten: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu deabruak».
23Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?
24Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun.
25Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun.
26Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du.