Markos
Kapituluak 5:40-43
Elizen Arteko Biblia
40Haiek barre egiten zioten. Baina Jesusek guztiak kanpora bidali zituen eta, neskaren aita-amak eta berarekin etorriak harturik, neska zegoen tokira sartu zen.
41Eskutik heldu eta esan zion: «Talitha kum» (hau da: «Neskatxa, zuri diotsut: Jaiki zaitez»).
42Berehala zutitu eta ibiltzen hasi zen, hamabi urte bazituen eta. Jende guztia harri eta zur gelditu zen.
43Jesusek zorrotz agindu zien inork ere ez zezala jakin. Eta neskatxari jaten emateko esan zien.