Markos
Kapituluak 6:24-30
Elizen Arteko Biblia
24Atera zen neskatxa eta bere amari galdetu zion:—Zer eskatuko diot?Amak erantzun:—Joan Bataiatzailearen burua.
25Itzuli zen arin-arin erregeagana eta eskaria egin zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».
26Goibel jarri zen erregea, baina mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, ez zion ukatu nahi izan.
27Bere guardiako bat bidali zuen, Joanen burua ekartzeko aginduz. Joan zen hura kartzelara eta lepoa moztu zion,
28eta azpil batean ekarri zuen burua; neskatxari eman zion, eta neskatxak amari.
29Joanen ikasleek, hori jakitean, haren gorpua jasotzera etorri eta hilobian ezarri zuten.
30Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.