Markos
Kapituluak 6:26-32
Elizen Arteko Biblia
26Goibel jarri zen erregea, baina mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, ez zion ukatu nahi izan.
27Bere guardiako bat bidali zuen, Joanen burua ekartzeko aginduz. Joan zen hura kartzelara eta lepoa moztu zion,
28eta azpil batean ekarri zuen burua; neskatxari eman zion, eta neskatxak amari.
29Joanen ikasleek, hori jakitean, haren gorpua jasotzera etorri eta hilobian ezarri zuten.
30Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.
31Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.
32Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz.