Markos
Kapituluak 6:28-34
Elizen Arteko Biblia
28eta azpil batean ekarri zuen burua; neskatxari eman zion, eta neskatxak amari.
29Joanen ikasleek, hori jakitean, haren gorpua jasotzera etorri eta hilobian ezarri zuten.
30Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.
31Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.
32Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz.
33Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz.
34Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.