7 Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.
8 Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere;
9 oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez.
10 Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte.
11 Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».
12 Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.
13 Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.